2017-2018 ikasturterako matrikulazio epea otsailaren 13an, astelehena, hasiko da eta otsailaren 17, ostirala, arte luzatuko da.

Dokumentu guztiak eskuragarri dituzu bulego birtualean, deskargatzeko prest. Informazio guztia gure webgune berrian jarri dugu, baina, edozein zalantza argitzeko laguntza behar baduzu, ez izan zalantzarik eta jar zaitez gurekin harremanetan.