Datorren larunbata, otsailak 11, 11:00etatik 13:00etara Argiako ateak irekiko ditugu.

Instalazioak bisitatu eta hitzaldi informatibo batean parte hartu ahal izango duzu, eta txikientzat tailerrak ere egongo dira.

Halaber, etapa desberdinetako gure ikasleek egindako lanen erakusketa ere izango dugu ikusgai.

Ate Irekien egun horretan, Ikastola osatzen dugun gurasoek eta irakasleok gustura azalduko dizugu gure proiektua.

Ez izan zalantzarik eta etor zaitez gu ezagutzera.