Argia  Ikastolan irudi berria estreinatzen ari gara, 2016an abiatutako hausnarketa prozesu baten ondorioz. Aldaketa honek gure irudia berritzen du eta ikastolaren izaera eskeintzen du: ikastetxe bizia, modernoa eta indartsu eta gogotsu etengabe hazten ari denekoa.
Proposamen berri honek oinarrian orain arte izandako logoaren mamia mantentzen du, bai estiloan bai koloreetan baina logoa  berritzen du eta gure ikastola nafarroako erriberako hezkuntza geografian lekutzen du.
Zuen gustokoa izatea espero dugu. Guretzat aldaketa oso positiboa izan da.