Jakina denez, Korrikak 2.500 kilometroko ibilbidea osatuko du gau eta egun atsedenik hartu gabe euskararen alde. Martxoaren 30ean emango zaio hasiera Otxandion eta apirilaren 9an Iruñara helduko da. Honako link honetan informazio guztia eskura daukazue http://www.korrika.eus
Erriberan martxoaren 31an sartuko da eta Korrikarekin bat egitera gonbidatzen zaituztegu. Hauxe da herriz-herri izanen duen ordutegia:
Milagro 22:25,
Kastejon 00:20,
Zentroniko 01:50,
Tutera 03:45 ,
Arketas 05:25,
Balterra 05:47,
Alesbes  07:20,
Marzilla 08:00
Guk, Argia Ikastolak lekukoa 03:45etan jasoko dugu Buenos Aires tabernan eta Joan Antonio Fernandez kalean zehar korrika eginen dugu Zaragoza Etorbideko errotondan utzi arte.
Eguna heldu aurretik, gure txikiek martxoaren 29an, asteazkenarekin, Korrika Txikian parte hartuko dute tuterako kaleetan zehar. Arratsaldeko 16:30etatik aurrera  korrika txikia, jolasak eta txokolate jana izanen dira.
Prest al zaude?Prest al zaudete? Petoa eskuratu al duzu dagoeneko? Animatu!!!!!!