Hezkuntza aurreratua eta eleanitza eskaintzen dugu, 18 hilabetetik 16 urtera. Denbora-tarte horretan haurra da bere hezkuntza prozesuaren protagonista, eta bere bidez ikasten du, garatzen da, eta pertsonalki, intelektualki eta sozialki hazten da.
Teknologia berriak eta nazioarteko erakundeekin elkarlanean sortutako ikasketa metodo abangoardistak erabiliz, garapen pertsonala sustatzen dugu, balio solidarioen bidez, harremanak dituen egoera guztietan.
Haurra bere ibilbidean laguntzen dugu, bere gaitasunen garapenean, horrela, konfiantza eskura dezan bere buruarengan, besteengan eta inguruarengan.

infografia euskera

Ikastolak lagundu egiten du gure seme-alabek etorkizun profesional hobea eduki dezaten.

Hau da gure Proiektu Pedagogikoa hezkuntza etapa bakoitzerako:

Txikiak
(18 hilabete-3 urte)

Haur Hezkuntza
(3-6 urte)

Lehen Hezkuntza
(6-12 urte)

Bigarren Hezkuntza
(12-16 urte)