Kontseilu Errektoreak Hezkuntza Zuzendaritzaren kudeaketa gainbegiratzen eta laguntzen du, eta ikastetxearen Plan Estrategikoaren ardura dauka. Planaren atal bakoitza martxan jartzeko, Batzordeak antolatzen dira; Ikastolako gurasoz daude osatuta, eta Ikastolaren kudeaketan euren borondatez hartzen dute parte.

2016-2017 ikasturtean hauek dira aktibo dauden batzordeak:

Ikastolaren baliabideekin harremanak dituzten gaiak lantzen ditu, betiere Kontseilu Errektorearen gainbegiradapean eta Kontseilu horrek ezarritako ildoak jarraituz.
Batzorde horrek ideak eta proiektuak lantzen ditu, Ikastolarentzat funtsak biltzeko helburu dituztenak nahiz Ikastolak duen balioa nabarmentzera begirakoak.
Askotariko jarduerak eskaintzen dizkie ikasleei, euskal kultura eta aisialdia sustatzea helburu dutenak. Ikastolaren estrategiarekin eta helburuekin bat etortzen dira.
Guraso talde bat arduratzen da eskolako egutegian ezarrita dauden jarduerak antolatzeaz; batzuk Ikastolan bertan izaten dira (Aiton-amonen Eguna, Udaberriko Festa…), beste batzuk, berriz, inguruko herrietan (Tuterako Inauteriak, Olentzero, Santa Ageda…), eta Ikastolari laguntzen diote bai kanpo harremanetan, bai eskualdean ezagun egiten.
Ikastolaren instalazioen mantentze-lanak egiteaz arduratzen dira. Urteko egutegia dute zehaztuta, eta margoketa, garbiketa eta konponketa lanak daude bertan jasota.
Urtero egiten den Nafarroa Oinez festa antolatzeko, Oinezetik eskatzen diren lanei erantzuteaz eta antolatzeaz arduratzen da batzorde hau.
Testuliburuez arduratzen den taldea da; eskuragarri dauden erreferentzien zerrendak eguneratzen ditu, liburuen egoera gainbegiratzen du, eta ikasleei momentu bakoitzean behar dutena esleitzen die.
Ikasleen araberako garraio lineak proposatzen eta koordinatzen ditu urtero, eta momentuko beharren araberako aukerak proposatzen ditu.
Ikasleak jasotzen ditugun herri guztietako gurasoz osatutako batzordea da, eta, horrela, herri guztiak ordezkatuta egotea du helburu.

Ikastolaren informazioa zabaltzeko ekintzak antolatzeaz arduratzen dira, eta, urtero, matrikulazio garaian, oso aktibo egoten den taldea da.

Bi espazio horietan gertatzen den guztiarekin harremana duten gaiak jorratzen dituen batzordea da. Zuzendaritza eta jangelako ordeazkariekin elkartzen da, eta menuak, jarduera egokiak, portaeraren gainekoak eta langileen prestakuntza antolatzen eta koordinatzen dituen taldea da.