Jarduerak Argia Ikastola Kultur Elkartearen bidez antolatzen dira. Kirol, musika eta artearekin lotutako jarduera eskaintza zabala eskaintzen dugu. Ikastetxearen Heziketa Proiektua osatzen dute, eta ikasleen behar eta eskaeretara egokituz eta aldatuz joaten da.

Urritik maiatzera bitartean izaten dira, bi lauhilekotan banatuta.

Urtarrilean bukatzen da lehen lauhilekoa eta, orduan, epe bat zehazten da, nahi duenak baja emateko edo beste jarduera batzuetan alta eman ahal izateko.

Jarduera guztiak eguerdian izaten dira –bazkalorduaren aurretik edo ondoren–, eta, horrela, ikasleak eskolako garraio zerbitzua erabiliz itzul daitezke etxera.

Jarraian jarri ditugu ikasturte honetarako proposatutako jarduerak:

MANUALIDADES

Haur ezkuntza

  • Eskulanak (marrazketa, buztina eta margoketa.
  • Dantza
  • Kirol aurreko jokoak

Lehen Hezkuntza

  • Orratz eta hariarekin birziklaketa.
  • Eskulanak
  • Gaita eta danborra
  • Eskubaloia
  • Aerobica
  • Euskal pilota
  • Eskalada
  • Kirol aurreko jokoak

Bigarren Hezkuntza

  • Ikus-entzunezkoak
  • Dantza
  • Gaita eta danborra
  • Euskaran B2 maila eta Ingelesean B1 maila lortzeko azterketen prestaketa. Eoidna-Nafarroako Hizkuntza Eskola Ofiziala
  • Aerobica/Batuka
  • Euskal pilota