Zerbitzu hau Ikastolaren hizkuntza-murgilketa proiektuaren barruan kokatzen da, eta euskaraz izaten da.

Elikadura ohitura osasungarriak indartzea da helburua; gure ikasleak motibatu eta akuilatzen ditugu dieta askotarikoa zein orekatua jarrai dezaten, eta kopuru egokiak izango dituena.

Jangela zerbitzua IRIGOYEN enpresak kudeatzen du, eta elikaduran eta dietetikan espezialistak ditu. Menuak egiten dituzte, eraginkortasunez egiten direla ziurtatuz; eta, horrez gain, elikadura nahiz jangelako higiene eta heziketa eskakizunak errespetatzen direla zaintzen dute. Egunero, jangelako gure begiraleak saiatzen dira bazkaltzeko ordua heziketarako momentu bihurtzen, elikadura, elkarbizitza eta ohitura onak eskuratzearen gainean.

Ezaugarri hauengatik nabarmentzen da gure zerbitzua:

  • Askotan jartzen dira frutak eta barazkiak.
  • Elikagai ekologikoak sartzen dira, gutxienez astean behin.
  • Aurrez prestatutako elikagaiak eta frijituak baztertzen dira.
  • Menu bereziak alergia eta intolerantziak dituztenentzat, dieta bigunak, libragarriak eta idorgarriak.

Hiruhileko bakoitzean, informazio buletina bidaltzen zaie familiei, gurasoek jakin dezaten zein den euren seme-alaben portaera janariaren aurrean eta zein den jangelan duten jarrera eta portaera.

Txangoa dagoen egunetan piknik poltsa bat ematen zaio jangela erabiltzen duen orori.

KONTSULTA EZAZU HEMEN EKAINAKO MENUA.