Argia Ikastolaren hizkuntza proiektua eleanitza da: euskara, gaztelania eta ingelesa.

Argia Ikastolak D ereduan eskaintzen du irakaskuntza, eredu hori delako bakarra trebetasun guztietan –hitz egin, ulertu, idatzi eta irakurri– euskara ikastea bermatzen duena. Horrela lortzen dugu euskara maila altua oinarrian erdalduna den zonalde batean.

Gaztelaniari dagokionez, beste edozein eredu elebakarreko ikasleek lortzen dituzten gaitasun berberak lortzen dituzte gure seme-alabek.

Ingelesa British Councilek saritutako metodologia propio bat jarraituz ikasten da.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailako ikasleak gai dira arlo edo ikasgai bat osorik ingelesez ikasteko.

Helburuak honako hauek dira:

  • Ikaslea gai izatea edozein komunikazio egoeratan ahozko eta idatziko komunikazioak edukitzeko.
  • Gai izatea eskolako esparruan prestatutako ikasgaietan ingelesa erabiltzeko.
  • Ikaslea gai izatea hizkuntza horren azterketa gramatikala egiteko, eta beste hizkuntza batzuekin dituen harremanak eta interferentziak aztertzeko.
ARGITXO

Irakaskuntza eleanitzaren onurak

  • Haurrak gai dira bi hizkuntza edo gehiago jasotzeko, hizkuntza horiekin nahikoa denboraz eta modu nabarmenean baldin badaude kontaktuan.
  • Ahalbidetzen du modu berriak erabiltzen hastea pentsatzeko, sentitzeko, bai eta arazoak konpontzeko ere.
  • Nozio abstraktuak erabiltzeko erraztasun handiagoa dute, matematikak kasu, baita hirugarren eta laugarren hizkuntza bat ikasteko ere.
  • Hobeto ulertzen dute munduan dagoen kultura aniztasuna, eta irekiagoak dira kultura berrietara eta pentsaera desberdinetara.

Irakaskuntza eleanitzaren osagaiak

• “The Adventures of Hocus and Lotus” (1992-95) Birminghan, Amsterdam eta EHU/UPVko adituekin elkarlanean sortutako materiala da.
“Story Projects” eta “The Explorers” (1995-98) Cervantes Institutuarekin sortutako materiala da. Guk material hori ingelesa irakasteko erabiltzen dugun bitartean, gure laguntzaileek italiera, nederlandera eta gaztelania irakasteko erabiltzen dute.
• “Subject Projects” (1998-2001). EHU/UPV, Fontys-eko Unibertsitatea, Siziliako A. Paino Ikastetxea, Granadako Unibertsitatea eta Irlandako ITE Institutuarekin elkarlanean sortutako materiala da.
Hiru zutabetan oinarritzen da:

  • Informazio praktikoa eta teorikoa.
  • Egindako praktiken gaineko hausnarketak.
  • Ikasleen etengabeko jarraipena.
Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailaren diagnostiko probak.