HEZKUNTZA PROPOSAMENA

Hezkuntza aurreratua eta eleanitza eskaintzen dugu, 12 hilabetetik 16 urtera. Denbora-tarte horretan haurra da bere hezkuntza prozesuaren protagonista, eta bere bidez ikasten du, garatzen da, eta pertsonalki, intelektualki eta sozialki hazten da.

Teknologia berriak eta nazioarteko erakundeekin elkarlanean sortutako ikasketa metodo abangoardistak erabiliz, garapen pertsonala sustatzen dugu, balio solidarioen bidez, harremanak dituen egoera guztietan.

Haurra bere ibilbidean laguntzen dugu, bere gaitasunen garapenean, horrela, konfiantza eskura dezan bere buruarengan, besteengan eta inguruarengan.

IKASTOLAK LAGUNDU EGITEN DU GURE SEME-ALABEK ETORKIZUN PROFESIONAL HOBEA EDUKI DEZATEN.

Ikasleek, euren hezkuntza jarduerak aurkezterakoan, irakasle rola hartzen dute, euren garapenaren beste alderdi bat bezala.

RealizamAzken mailako ikasleak arreta handiz prestatzen ditugu, ikastetxetik ateratzeko prozesuan eta goi mailako zikloetako ikasketekin hasterakoan.

Maila eta adin desberdineko ikasleek batera egiten dituzte hainbat jarduera, txikienek handietatik ikas dezaten, eta handiek txikiekiko erantzukizunak har ditzaten.

Kalitatea eta berrikuntza pedagogikoa dira gure erreferentziazko balioak, eta urtero ebaluatzen diren 4 adierazleen bidez egiaztatzen ditugu (matematika, gaztelania, ingelesa eta euskara), eta oso maila onak lortzen ditugu guztietan.

HAU DA GURE PROIEKTU PEDAGOGIKOA HEZKUNTZA ETAPA BAKOITZERAKO:

Txikiak

12 hilabete – 3 urte

Haur Hezkuntza

3 – 6 urte

Lehen Hezkuntza

6 – 12 urte

Bigarren Hezkuntza

12 – 16 urte