ORIENTAZIOA

Orientazio Sailak bi funtzio nagusi betetzen ditu:

  • Heziketa integral eta inklusiboa ziurtatzen du Ikastolan, eta gure ikasleen aniztasunari modu egokian erantzuten dio. Horretarako, irakasleekin elkarlanean egiten du lan, edozein zailtasun motaren identifikazioan eta prebentzioan, eta beharrezkoak diren egokitzapenen diseinuan eta aplikazioan.

  • Ikasleen orientazio pertsonal eta akademikoan laguntzen du, etorkizunera begira hartu behar dituzten erabakietan; halaber, baita familia, irakasle eta beste erakunde batzuekin ere.

Une honetan, Argia Ikastolako Orientazio Saila honela dago osatuta: Haur eta Lehen Hezkuntzarako Pedagogia Terapeutiko eta Logopedia irakaslea, eta DBHrako Pedagogia Terapeutikoko irakaslea eta orientatzailea.