IRAKASLEAK

Argian oso kontziente gara gure ikasleek zein mundu konplexutan bizi, ikasi eta egin beharko duten euren ekarpena. Nahi dugu euren trebetasun akademikoetan eta pertsona gisa duten balioan konfiantza sentitzea.

Etorkizunean izango dituzten erronketarako prestatzea da gure lana. Horretarako, Argia Ikastolak marko bat ezartzen du, gure ikasleek eskura ditzaten:

  • Oinarri bat kulturan, historian eta ezagutza zientifikoan.
  • Trebetasun tekniko egokiak, uneko aukeretarako nahiz sortzen ari direnetarako.
  • Jendartearen izaera kulturaniztasuna ulertzea eta balioestea.
  • Euren jarrera pertsonalak, gaitasunak, abileziak eta ezagutzak ahalik eta gehien garatzeko beharrezkoa den konpetentzia; horrela, euren lekua aurki dezaten jendarteko kide kontziente eta aktibo bezala.
  • Hori guztia definituko duten bi ezaugarrirekin: euskara izatea ikasketarako eta elkarbizitzarako hizkuntza, eta kooperatiba izaera.

Gaur egun, 21 irakaslek osatzen dugu Argia Ikastolaren klaustroa.

Irakasleen prestakuntza oso oinarri garrantzitsua da gure hezkuntza proiektuan. Urtero, proiektu eta metodologia berrietatik abiatuz, prestakuntza beharrak aztertzen ditu klaustroak eta urte bateko plana egiten du, eta, plan horretan, irakasle guztiak inplikatzen dira.

Azken urte hauetan, formazio aktiboa honetan oinarritu da:

  • Elkarbizitza ikastaroak
  • Konpetentzien metodologia eta ebaluazioa
  • Teknologia berriak

Eta beste formazio plan batzuk, Ikastolen Federazioak eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak antolatutakoak.

ELKARBIZITZA

Argia Ikastolan hezkuntza proiektuaren helburu nagusietako bat da elkarrekin bizitzen irakastea eta ikastea.

Taldean elkarrekin bizitzea da elkarbizitza positiboa; norbera izatea, eta enpatiaz eta errepestuz besteak ulertzea, elkartasuna erakutsiz eta taldean erabakitako proiektuak gauzatuz.