Gure proiektu pedagogikoa Ikastola Ereduan oinarritzen da, eta Europa mailan errekonozitua izan da, bere irakaskuntzak dituen kalitate eta berrikuntzarengatik.

Bizitza osorako ekintzailetza eta etengabeko ikasketa jarrerak irakasten dizkiegu gure seme-alabei.

Argia Ikastolan 18 hilabetetik 16 urtera bitartekoa da hezkuntza eskaintza.

Argia Ikastola Proiektu pedagogikoa
Bere helburu nagusia da haurren garapen fisiko, kognitibo, sozial eta afektiboa.
Hezkuntza etapa honetan finkatzen dira garapen pertsonal eta sozialaren oinarriak, eta ikasle guztien funtsezko gaitasunak garatzeko prozesuak barneratzen dira.
Autonomiaren garapen horretan aparteko garrantzia dauka ahozko lengoaiak, baina beste lengoaia mota batzuk ahaztu gabe; adibidez, gorputzarena, artistikoa, ikus-entzunezkoa eta matematikoa.
Horrekin guztiarekin elkarbizitzarako arauak barneratzen dira eta jendartean elkarrekin bizitzeko gaitasuna garatzen laguntzen du.

LOS TXIKIS

LOS TXIKIS

URTXINTXA metodoaren bidez, haurren garapen fisiko, afektibo, intelektual eta soziala lantzen da.
Horrez gain, hirugarren hizkuntza baten ikasketa gehitzen da, kasu honetan ingelesa.
Halaber, irakurketa eta idazketara gerturatzen hastea sustatzen da; baita matematika, informazio eta komunikazio teknologia, eta adierazpen bisual eta musikalean hasteko esperientzietara ere.

 

LH

Hezkuntza etapa honen helburuak honako hauek dira:
– Euren garapen pertsonala eta ongizatea finkatzea.
– Trebetasun sozialak eta afektibitatea garatzea.
– Konpetentziak eskuratzea ahozko eta idatzizko adierazpen eta ulermenari dagokionean, baita matematiketan ere.
– Lanerako eta ikasketerako ohiturak garatzea.
– Sen artistikoa eta sormena sustatzea.
– Inguru natural, sozial eta kulturala ezagutzea eta baloratzea.
– Helburu horiek ikastolek garatutako material pedagogikoen bidez lortzen dira:

TXANELA: metodo honek hainbat arlo hartzen ditu bere baitan; hala nola, euskara, natura-zientziak eta gizarte-zientziak, zeharkako edukiekin eta proiektuetan oinarritzen den metodologia konstruktibista eta kooperatiboarekin.

ELEANITZ: atzerriko hizkuntza baten irakaskuntzarako eta ikasketarako metodologia egoki baten beharrari erantzun asmoz, Ikastolek sortutako proiektua da. British Councilek saritu eta errekonozitutako proiektua da.

LH 2

Etapa honetan, Argiak EKI metodo berritzailea erabiltzen du, lau curriculum-osagai hauek biltzen dituena:

1- Konpetentzien irakaskuntza eta ikasketa.
2- Euskal kultur ibilbidearen eta curriculum ofizialetako edukiak.
3- Prozedura sistematizatuak arlo guztietan ikasteko.
4- Hizkuntzak integratzeko proposamena (euskara, gaztelania eta ingelesa) euskara duena ardatz.

Konpetentzietan oinarritzen den proiektua da, Europatik datozen jarraibideek zehazten duten bezala: “Gaur egun, jada ez da nahikoa ezagutza akademikoak izatea. Ikasleak konpetenteak izan behar dira bizitzako edozein egoeraren aurrean, pentsatzen eta ikasten, komunikatzen, elkarrekin bizitzen, norbera izaten, eta egiten eta ekiten”.

DBH