Garraio zerbitzua eskaintzen dugu Nafarroako Erriberan. Zerbitzu hori ere, ikastolaren hizkuntza-murgilketa proiektuaren barruan kokatzen da, eta euskaraz izaten da.

Linea guztiak garaiz iristen dira Ikastolara, 08:55ean saioekin hasteko, eta 16:40an ateratzen dira bertatik, arratsaldeko saioak bukatzen direnean.

Urtero diseinatzen eta antolatzen dira autobus edo taxi ibilbideak, ikasleak jasotzen ditugun herri guztietara iristeko.

Lotura honetan kontsulta ditzakezu une honetan ditugun Ordutegiak eta garraio lineak 18-19 edo gure BULEGO BIRTUALean sar zaitezke eskola-garraioarekin erlazioa duen edozein kontsulta egiteko.