Irakaskuntza kooperatiba gara non gurasoak erriberako herrietakoak garen eta heziketa euskalduna eskeini nahi diegun geure seme-alabei. Ikastolako kudeaketa lanetan ibiltzea eskatzen du eta bere zati aktiboa izatea.

Gure ikastola NIEko partaidea da eta baita Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko partaide ere bagara.

Ikastetxe itaundia gara: Nafarroako gobernutik diru laguntzak jasotzen ditugu.

Kooperatiba garenez gero, kontuak asanbladari zor dizkiogu non familia guztiak hartzen dugun parte.

Asanbladak Errektoretza Batzordeko ordezkariak hautatzen ditu. Hauei klaustroko ordezkariak eta ikastolako zuzendaritza gehitzen zaizkielarik.

Asanblada urtero biltzen da eta ikastetxeari buruzko informazioa jasotzen du; izan hezkuntzako kontuak, izan arlo ekonomikokoak, izan kudeaketakoak edota harremanetakoak.

Argia Ikastolako kudeaketari buruzko xehetasun gehiago ezagutu nahi izanez gero bertara idatz dezakezu: lehendakaritza@argiaikastola.com. Atsegin handiz azalduko dizkizugu.

Gure helburuak hauexek dira:

Gure nahia da ikasleek bere gaitasun intelektual handiena lortzea, sortzailea eta berea plan eleanitza, askotarikoa, bateratua eta bateratzailea den plan kurrikular baten bitartez.
Hezkuntza komunitatea osatzen dugu eta bertan ikasleen arrakasta akademikoa eta banakakoa bilatzen dugu bai ikastolan dagoen bitartean zein heldua izango denean. Horrexetarako ditugu prest dozente eta ez-dozente taldeak, biak erabat murgilduta eta inplikatuta lan honetan.
Komunitate zabala osatzeaz arduratzen gara errespetua eta gizartearekiko erantzunkizuna ahalbideratzen dituena. Horretarako ezinbestekoa da eskolaren eta etxearen arteko harremana estua izatea.
Aintzat hartzen dugu zintzotasunaren zaintza,erantzukizuna eta besteekiko errespetua izango direla gure seme-alabak iradokiko dituzten paradigmak.

Begirada batean

  • SORRERA URTEA: 1984
  • IKASTETXE ITAUNDUA: Guraso kooperatiba.
  • HEZIKETA SISTEMA: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.
  • EREDU LINGUISTIKOA: Ikastola Eredua. Gaztelania Lehen Hezkuntzan eta ingelera 4 urtetatik aurrera.
  • ZERBITZUAK: Jantokia, bertan egindako janaria, garraioa eta talde sikopedagogikoa.
  • ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK: kiroletakoak, musikalak eta artistikoak.
  • EKIPAMENDUA: Informatika Gela, Psikomotrizitate Gela, Musika Gela, Ingelera Gela, Teknologia Gela, Liburutegia eta Laborategia.
  • KIROL INSTALAZIOAK: Kiroldegi irekia, gimnasioa, kiroldegi estalia, frontoia.