Instalazio moderno eta funtzionalak ditugu, ikasleen hezkuntza beharretara egokituak.

Eraikin nagusi bat du, eta bertan daude gelak eta partekatzen diren espazioak nahiz espezifikoak: informatika gela, musikakoa, teknologiakoa, ingelesekoa, laborategia, liburutegia eta Orientazio Saila. Zuzendaritza eta Administrazioa, jangela eta erabilera anitzeko bi gela ere eraikin nagusian daude.

Halaber, espazio zabalak ditugu kanpoko aldean: lurrezko jolastokia, estali gabeko kirol pista, haurrentzako jolas-gune bereizia, estalitako kiroldegia eta pilotalekua.

Ikastolak, zuntz optikozko konexioaren bidez dauka datuetara sarbidera, eta ikastetxe osoan dago WiFi estaldura.