Atal hau sortu dugu, kudeaketak arintzeko nahiz ahal dugun guztian zu laguntzeko. Bila ezazu interesatzen zaizun gaia menu zabalgarrietan, eta jarrai itzazu eskaerak izapidetzeko adierazten diren pausoak. Ez baduzu aurkitzen bilatzen ari zarena, idatz iezaguzu administrazioa@argiaikastola.com helbidera edo deitu 948 82 51 37 zenbakira, eta segituan lagunduko zaitugu.

Aurrematrikulazioa

Bisita eskatzeko Ikastolaren Administraziora deitu dezakezue (Telf. 948 82 51 37) edo bidali mezu elektroniko bat tutera@ikastola.eus  edo zuzendaritza@argiaikastola.com helbidera.
Aurrematrikula egiteko epearen zain gaude. Bulegoko gure ordutegia 9:00etatik 17:30era da.
Aurrematrikula egiteko dokumentu hauek osatu eta sinatu, eta Ikastolaren Idazkaritzan aurkeztu behar dituzu.

Datu Pertsonalak Babesteko Legea

IKASTURTERAKO AUTOBUSERAKO AURRETIKO IZEN-EMATEA

Garraioa

Autobus geltokia aldatzeko 948 82 51 37 telefonora deitu edo administrazioa@argiaikastola.com helbidera mezu bat bidali behar da aldaketa hori eskatuz.

Administraziotik erantzungo dizute ea posible den aldaketa hori egitea. Aurreikusitako data baino pare bat egun lehenago egin beharko da eskaera.

Egin nahi den aldaketa eskaera egiten den egunerako baldin bada, 12:00 aurretik galdetu beharko da ea posible den. Eskaera beranduago eginez gero, ezingo da aldaketa egin.

Autobus linea aldatzeko 948 82 51 37 telefonora deitu edo administrazioa@argiaikastola.com helbidera mezu bat bidali behar da aldaketa hori eskatuz.

Administraziotik erantzungo dizute ea posible den aldaketa hori egitea. Aurreikusitako data baino pare bat egun lehenago egin beharko da eskaera.

Egin nahi den aldaketa eskaera egiten den egunerako baldin bada, 12:00 aurretik galdetu beharko da ea posible den. Eskaera beranduago eginez gero, ezingo da aldaketa egin.

Deskargatu 2018-2019 ikasturterako ordutegiak eta aukeran dauden ibilbideak.

IKASTURTERAKO ORDUTEGIAK ETA IBILBIDEAK

Bekak

Nafarroako Gobernuari garraiorako eta jangelarako laguntzak eskatzeko, deskargatu eta osatu dokumentua, eta bidali administrazioa@argiaikastola.com helbidera.

Bestelakoak

Edozein kontsulta egiteko, jar zaitez Ikastolarekin harremanetan 948 82 51 37 zenbakian edo bidali email bat administrazioa@argiaikastola.com helbidera, gaia zein den azalduz.

Hemendik, zure zalantza edo galdera argituko duen pertsonarekin jarriko zaitugu harremanetan.

Ordainagiriak

Banketxeko kontua aldatzeko dokumentu hau bete eta sinatu, eta Administrazioan entregatu beharko duzu.

Zordunketa zuzenerako helbideratze agindua

Ziurtagiri eskaera

Datu hauek izan behar ditugu:

ESKATZAILEAREN IZENA

IKASLEAREN IZENA

ESKAERA DATA

NOIZKO BEHAR DUDAN ZIURTAGIRIA

Eta zein ziurtagiri mota behar duzuen adierazi behar duzue:

  • Matrikulazioa
  • Notak
  • Jangelaren eta autobusaren kostuak
  • Bestelakoak

Eskaerak bulegoetan egin daitezke, telefonoz edo mezu elektroniko bat bidaliz administrazioa@argiaikastola.com helbidera.

Kanpamentuak

2019ko Udako aisialdi eskaintza

Idatz iezaguzu administrazioa@argiaikastola.com helbidera, edo deitu 948 82 51 37 zenbakira eta behar duzun informazio guztia emango dizugu.

Ikasturtearen gida

Deskarga ezazu 2018-2019 Ikasturtearen Gida.