JANGELA

A`PIRILEKO MENUA
ARRAINAK: Abadira eta Limanda

Zerbitzu hau Ikastolaren hizkuntza-murgilketa proiektuaren barruan kokatzen da, eta euskaraz izaten da.

Elikadura ohitura osasungarriak indartzea da helburua; gure ikasleak motibatu eta akuilatzen ditugu dieta askotarikoa zein orekatua jarrai dezaten, eta kopuru egokiak izango dituena.

Jangela zerbitzua IRIGOYEN enpresak kudeatzen du, eta elikaduran eta dietetikan espezialistak ditu. Menuak egiten dituzte, eraginkortasunez egiten direla ziurtatuz; eta, horrez gain, elikadura nahiz jangelako higiene eta heziketa eskakizunak errespetatzen direla zaintzen dute. Egunero, jangelako gure begiraleak bazkaltzeko ordua heziketarako momentu bihurtzen saiatzen dira, elikadura, elkarbizitza eta ohitura onak eskuratzearen gainean.

Ezaugarri hauengatik nabarmentzen da gure zerbitzua:

  • Askotan jartzen dira frutak eta barazkiak.
  • Elikagai ekologikoak sartzen dira egunero.
  • Aurrez prestatutako elikagaiak eta frijituak baztertzen dira.

Hiruhileko bakoitzean, informazio buletina bidaltzen zaie familiei, gurasoek jakin dezaten zein den euren seme-alaben portaera janariaren aurrean eta zein den jangelan duten jarrera eta portaera.

Txangoa dagoen egunetan piknik poltsa bat ematen zaio jangela erabiltzen duen orori.

Proiektuaren helburu nagusia ahalik eta produktu fresko, sasoiko, ekologiko, bertako eta bertako produktoreek hornitutako elikagai gehienera iristea da.

Jantokia ohitura osasungarriak lantzeko lekua bezala begiesten da.

19-20an menuaren egitura berriarekin aurrera eraman ziren aldaketak:

  • Proteina begetala, astean behin (haurren gizentasunaren kontrako borroka).
  • Kalitatezko abere proteina (txahalki ekologikoa)
  • Proteina, bietako plater bakarrean.
  • Kantitateak doitzea (OMEk horrela gomendatuta, hiperproteinezatuta bait gaude).
  • Proteinen eta farinazeoen doitzea.
  • Fruta eta barazkiak mugarik gabe.
  • Lehengo platerra errepikatzen da, bigarrena ez.
  • Egunean 100g. barazki ziurtatu.
  • Jaten dugunaren dibertsitatea gehitu.
  • Arrain ez tropikalak.
  • Esnekia, astean behin eta besteetan, fruta.
  • Baratzaren denborazkotasunera egokitu ( menu hotza eta menu beroa)

Aldaketa hauekin lortuko dugu:

  • Barazkiak bertakoak, freskoak, ekologikoak eta sasoikoak izango dira.
  • Txahalkia, zerealak, lekaleak, yogurra, arrautzak eta olioa bertakoak eta ekologikoak izango dira.
  • Fruta ekologikoa izango da.